XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURKETA OÑATIKO UNIBERTSITATEA Mallorca eta Avilako Apezpiku izan zen Rodrigo Merkado Zuazola oñatiarrak erabaki zuen 1593. urtean Unibertsitate hau jasotzea.

Zazpi urte geroago, Paulo III. Aita Santuaren baimenarekin hasi ziren lanak.

Gaur hemen ikusten dugun eraikuntza eder hau 1550. inguruan bukatuta zegoela esan dezakegu.

Baina Rodrigo Jaunak ez zuen aukerarik izan ikusteko, bere ondasun guztiak Unibertsitaterako utzi ondoren, 1548. urtean hil baitzen.

Arte aldetik begiratuta, Pizkunde edo Errenazimendu garaian sartuko genuke gehien bat, zenbait irudi eta elizako erretaula plateresko tankerakoak izanik.

Askoren ustez, aldare hori da, hain zuzen, etxe honetako elementurik azpimarkagarrienetakoa.

Euskal Herriko lehen Unibertsitate honek gora-behera ugari izan du historian zehar.

Sasoi batzuetan argitsu, larri samar beste askotan, baina ia beti bere eginkizuna betetzen... azken urteotan izan ezik.

Laburki, aldaketarik garrantzitsuenak hauek izan ziren.

- 1550/1807: Beti Unibertsitate izan zen.

Gehienetan lau-bost katedrakin eta egoera larrietan bi-hirukin.

Irakasleak hamar-hamaika izaten ziren, apaizak edo sekularrak, eta ikasleak berrehundik gora, Teologia, Deretxo Kanoniko eta Zibila, Notaria, Medikuntza eta Artea ikasten zutelarik.

- 1807/1814: Espainiako Carlos IV. erregeak, Napoleonen kontrako gerra denboran, kendu egin zuen.

- 1814/1822: Berriz Unibertsitate, lehen bezala.